XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hau Euskadiko ezein amak gu pairatzen ari garena pasatu beharra izan ez dezan baliagarria izango balitz!

Baina ziur nago Migel Mari ez dela lehena izan, eta azkena ere ez dela izango.

Demokraziaz hitz egiten dute.

Nolako demokrazia da berau bada Goardia Zibilak atxilotutako pertsona bat itota eta esposatuta agertzea permititzen duena?

- Zergatik utzi zuen hemengo lana Mikelek? - Migel Mari bertoko lana atsegina ez zuelako joan zen.

Eskuak koipez zikintzea gustatzen zitzaion.

Motoreak eta mekanikagintza maite zituen.

Hemen ezin zuen egin.

Horrexegatik joan zen Donostiara.

Bere lanean pozik zegoen.

Mutil ona zen Migel Mari, Migel Mari gaixoa! Iparralderantz egiten zituen bidaietarako azalpena dago, noski.

Goardia Zibilak ere badaki, baina ez du esaten.

Azken bi hilabeteotan gure sendiko batekin joaten zen dentistarengana.

Badakizu, han hobeak eta merkeagoak dira.

Horixe da dena.

Badakite, eta frogatu ahal dute, baina ez zaie interesatzen.

Donostiara itzultzeko ere, muga zeharkatzen zuen beti, Iruñatik joan behar ez izateko.

Berak lau bat kilometrotako bide bat ezagutzen zuen eta bertatik muga zeharkatzen duen errepide batetaraino heltzen zen.

Honela lehenago heltzen zen Donostiara, denbora dexente aurreratuz eta zuzenean bere auzategira sartuz.

- Zer eritzi duzu egin dioten autopsiaz? - Ez dakit zer esan.

Baina oso zaila omen da honela ezer argitzea, hainbeste denbora pasata gainera.

Argigarria da dena dela Danimarkako emakume forenseari zenbat oztopo jarri dioten ikustea, eta hamalau mila baino autopsia gehiago egin du, lau mila tortura kasuetan, beraz esperientzia handia dauka.

Dena dago oso ilun, baina gure ustez goardiek bota zuten ibaira, bertan ez zegoelako, Gurutze Gorrikoek zehatz-mehatz aztertu zuten dena (...).